EH Bilduk uste du «erabakigarria» izango dela 2019a
GASTEIZ. 2019ko erronkak aurkezteko, agerraldi bat egin zuen atzo EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean. Unai Urruzuno eta Maddalen Iriarte bozeramaileek azaldu zuten urte «kritikoa eta erabakigarria» izango dela, eta erronketako bat izango dela estatus politiko berria «eskubide eta askatasunen berme» izatea «Madrildik datorren olatu neofaxistaren aurrean». Horrez gain, hiru legegai aurkezteko asmoaren berri eman zuten: Klausula Sozialen Legea, «kontratazio publiko guztietan lan baldintza eta soldata duinak bermatzeko»; Deslokalizazioen Kontrako Legea, «diru laguntza publikoak jasotzen dituzten edo estrategikoak diren enpresen deslokalizazioa eragozteko»; eta Ongizate Energetikoaren Legea, «milaka herritarrek berogailua pizteari, adibidez, uko egin behar ez diezaioten diru faltagatik».
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.