Bortxatu egin dutela salatu du emakume batek

2019ko uztailaren 14a
00:00
Entzun
BEASAIN. Bortxaketa bati buruzko salaketa jaso zuen atzo goizean Ertzaintzak: emakume batek jakinarazi zuen goizaldean eraso egin ziotela Beasainen (Gipuzkoa). Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu du ikerketa ireki dutela kasuari buruz, baina oraingoz ez du xehetasun gehiago eman nahi izan.

Beasaingo Udalak, alderdi guztien adostasunarekin, erasoa salatu du, eta kalera irteteko eskatu die herritarrei. Elkarretaratzea egingo dute gaur, 13:00etan, Erauskin plazan.

Hain justu, herenegun beste protesta bat egin zuten Goierrin, eraso bat salatzeko. Legorretan bildu ziren, inguruko enpresa batean emakume batek jasandako sexu jazarpena gaitzesteko: 19 urteko emakume batek jarri zuen salaketa enpresa bateko jabearen kontra, eta epaileak bi urteko espetxe zigorra ezarri dio gizonari, frogatutzat jo baitu erasoa. Legorretako talde feministak deitu zuen protestara, eta bat egin zuten udalak eta diputazioak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.