Cuaronen 'Roma'-k irabazi du Veneziako sari nagusia

Jacques Audiardek jaso du zuzendari onenaren saria 'The Sisters Brothers' AEBetan egindako westernarekin

Alfonso Cuaron, atzo, saria jasotzeko unean. VENEZIAKO ZINEMALDIA.
2018ko irailaren 9a
00:00
Entzun
ZINEMA. Iaz bezala, zuzendari mexikar batek irabazi du Urrezko Lehoia Veneziako zinemaldian. Alfonso Cuaronek eraman du jaialdiko sari nagusia Roma lanagatik. Guillermo del Toro epaimahaiko buruak eman zion saria, atzo —iaz Del Torokjaso zuen The Shape of Water-ekin—. Roma-k Mexiko Hiriko familia baten bizitzako urte bat kontatzen du, 1970eko hamarkadan girotuta. Hasiera batean Cannesen aurkeztekoa ziren filma, baina atzera bota zuten Frantziako jaialdiak Netflixen filmak ez onartzea erabaki zuenean.

Zuzendari onenaren saria, berriz, Jacques Audiard zuzendari frantziarrak jaso zuen The Sisters Brothers AEBetan egindako filmagatik. Patrick deWitten eleberrian oinarrituta dago umore beltzez jositako westerna da. John C. Reilly eta Joaquin Phoenix ditu protagonista nagusi

Epaimahaiaren sari nagusia Yorgos Lanthimosen The Favourite-rentzat izan zen, eta gidoi onenaren saria Joel eta Ethan Coenen The Ballad of Buster Scruggs-entzat.

Emakumezko aktore onenarentzako Volpi kopa Olivia Colmanek irabazi zuen Lanthimosen filmean egindako lanagatik, eta gizonezko aktore onenaren saria Willem Dafoerentzat izan zen. Julian Schnabelen At Eternity's Gate filmagatik.

Jennifer Kenten The Nightingale filmak ere bi sari eskuratu zituen: epaimahaiaren sari berezia eta aktore berri onenarena (Baykali Ganambarr)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.