Cuaronen 'Roma'-k irabazi du Veneziako sari nagusia

Jacques Audiardek jaso du zuzendari onenaren saria 'The Sisters Brothers' AEBetan egindako westernarekin
Alfonso Cuaron, atzo, saria jasotzeko unean.
Alfonso Cuaron, atzo, saria jasotzeko unean. VENEZIAKO ZINEMALDIA

Berria -

2018ko irailak 9
ZINEMA. Iaz bezala, zuzendari mexikar batek irabazi du Urrezko Lehoia Veneziako zinemaldian. Alfonso Cuaronek eraman du jaialdiko sari nagusia Roma lanagatik. Guillermo del Toro epaimahaiko buruak eman zion saria, atzo —iaz Del Torok jaso zuen The Shape of Water-ekin—. Roma-k Mexiko Hiriko familia baten bizitzako urte bat kontatzen du, 1970eko hamarkadan girotuta. Hasiera batean Cannesen aurkeztekoa ziren filma, baina atzera bota zuten Frantziako jaialdiak Netflixen filmak ez onartzea erabaki zuenean.

Zuzendari onenaren saria, berriz, Jacques Audiard zuzendari frantziarrak jaso zuen The Sisters Brothers AEBetan egindako filmagatik. Patrick deWitten eleberrian oinarrituta dago umore beltzez jositako westerna da. John C. Reilly eta Joaquin Phoenix ditu protagonista nagusi

Epaimahaiaren sari nagusia Yorgos Lanthimosen The Favourite-rentzat izan zen, eta gidoi onenaren saria Joel eta Ethan Coenen The Ballad of Buster Scruggs-entzat.

Emakumezko aktore onenarentzako Volpi kopa Olivia Colmanek irabazi zuen Lanthimosen filmean egindako lanagatik, eta gizonezko aktore onenaren saria Willem Dafoerentzat izan zen. Julian Schnabelen At Eternity's Gate filmagatik.

Jennifer Kenten The Nightingale filmak ere bi sari eskuratu zituen: epaimahaiaren sari berezia eta aktore berri onenarena (Baykali Ganambarr)

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna