Bikotekide ohia hil zuelakoan, gizon bat epaituko dute

Hilotza agertu zen lekua. DEL VALLE / FOKU.
2018ko apirilaren 3a
00:00
Entzun
BILBO. Leire Rodriguezen hilketari buruzko epaiketa hasiko da ostiralean Bizkaiko Auzitegian: 2015eko abuztuan agertu zen hilda Bilbon, Abusun, eta haren bikotekide ohia epaituko dute. Fiskalak 23 urteko espetxe zigorra eskatu du gizonarentzat, maltzurkeriazko hilketa leporatuta. Fiskalaren arabera, izan ere, etxean eraso zion emakumeari, buruan hainbat kolpe emanda, eta, kordea galdu zuenean, Abusu auzora eraman zuen, errepidean jarri, eta autoarekin harrapatu zuen. 34 urte zituen Rodriguezek, eta bi ume.

Herritar batzuek aurkitu zuten emakumearen hilotza, bide bazterrean. Hasieran Poliziak uste izan zuen harrapaketa bat izan zela eta gidariak ihes egin zuela. Hala ere, ikerketaren harira, bikotekide ohia deklaratzera deitu zuen Ertzaintzak, eta ez zen joan; trenbidera bota zuen bere burua. Zauri larriekin eraman zuten ospitalera. Erabat aldatu zen ikerketaren norabidea.

Fiskalaren esanetan, harremana eten izanagatik hil zuen gizonak bikotekide ohia, eta aurretik pentsatu zuen zer egin. Azaldu du horretarako laguntza ere eskatu ziola adiskide bati.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.