Courbey absolbitu dute, eta hamabi urtera zigortu

2019ko uztailaren 6a
00:00
Entzun
PARIS. Ezustekoa eman du Korsikako borroka armatuak utzitako azken hilketaren epaiak: Cedric Courbey akusatua hilketa delitutik absolbitu du epaileak. FLNC Korsikako Nazioa Askatzeko Fronteak bere gain hartutako azken hilketa egozten zioten: 2011. urtean hil zuten Christian Leoni enpresariarena, hain zuzen.

Halere, hamabi urteko espetxe zigorra ezarri dio epaileak, «kidetzagatik». Fiskalak bizi guztiko kartzela zigorra eskatzen zuen. Aurrez espetxean egona da Courbey, baina zera erantzun zion epaileari: «Iragana eta oraina daude, eta hori iraganeko kontua da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.