Denboraldi-aurrea hasi da Alaveseko jokalarientzat

PCR probak egin zituzten astelehenean, eta bi jokalarik positibo eman dute. Zenbait jokalari bakartuta daude.

2021eko uztailaren 7a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Alaveseko gizonezkoen taldeko jokalariek denboraldi-aurrea hasi dute. Astelehenean egin zituzten PCR probak, eta bi jokalarik positibo eman zuten. Klubak jakinarazi zuenez, positibo eman zuten bi taldekideek ez dute sintomarik, eta bakartuta daude. Beste jokalari bat ere horrelaxe dago, positiboekin kontaktuan egon zelako. Sasoiko lehenengo egunean 25 jokalarik osatu zuten entrenamendu bikoitza. Harrobiko lau jokalarik aukera izango dute Javier Callejaren esanetara egoteko: Jesus Owonok, Alan Godoyk, Abdel Abqarrek eta Abdallahi Mahmoudek. Harrobikoez gain, hiru jokalari berri daude: Toni Moya, Carlos Isaac eta Taichi Hara. Moya Atletico Madriletik dator. Isaacek, berriz, Albaceten jokatu zuen joan den sasoian, Alavesek utzita, eta bueltan da. Taichi Hara japoniarra, berriz, NK Istra 1961 Kroaziako taldetik dator (Alaves da jabea), eta bi urterako sinatu du. Madrilgo entrenatzaileak egonkortasuna bilatu beharko du. Izan ere, aurreko denboraldian hiru entrenatzaile izan zituen taldeak: Pablo Machin, Abelardo, eta Jesus Calleja. Entrenamenduez gain, zazpi lagunarteko jokatuko dituzte: besteak beste, Amorebieta, Reala, eta Levanteren aurka. Ligako lehenengo lehian aurkari zaila edukiko dute etxean: Real Madril. Emakumezkoetan, berriz, Alavesek kontratua luzatu dio Gema Solivereseri, 2023ra arte, eta Realak Clare Pleuler erdilaria fitxatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.