Futbol ez-profesionala bertan behera uzteko proposamena

Espainiako Futbol Federazioak eskari hori egingo du, eta, onartuko balitz, Eibar Lehen Mailara igoko litzateke

Gimbert eta Maddi Torre, Lezaman, euskal derbian. ARITZ LOIOLA / FOKU.
2020ko maiatzaren 7a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Espainiako Futbol Federazioko presidente Luis Rubialesek lurraldeetako federazioei jakinarazi die futbol ez-profesionaleko liga guztiak bertan behera uzteko proposamena egingo diola Zuzendaritza Batzordeari, eta bihar Ordezkarien Batzordean aurkeztuko duela proposamen hori. Biak federazioaren barnean dauden organoak izanda, ezustea litzateke ostiralean proposamena ez berrestea.

Federazioak liga ez-profesionalean sartzen ditu emakumezkoen liga guztiak. Hori kontuan hartuta, ia ziurtzat jo daiteke Lehen Mailan ari diren Reala eta Athletic, eta Bigarren Mailan ari diren Athletic B, Eibar, Osasuna eta Alaves ez direla lehiara itzuliko sasoi honetan.

Proposamenak bi ondorio nagusi ditu euskal taldeentzat. Batetik, Eibar Lehen Mailara igoko litzateke. Izan ere, federazioak aurreikusten du Bigarren Mailako bi multzoetako liderrakLehen Mailara igotzea. Euskal taldeak Iparraldeko multzoan lehiatzen dira. Berez, Athletic B dago lehen postuan, 46 punturekin, baina maila nagusian jada taldea duenez, ezin da igo.Eibar dagoenez bigarren, Iker Dorronsorok zuzentzen duen taldeak izango du, ezusterik ezean, datorren denboraldian onenekin lehiatzeko aukera. Hiru euskal talde izango dira, beraz, maila gorenean: Athletic, Reala eta Eibar. Lehen Mailatik ez litzateke talderik jaitsiko; beraz, ziurrenik, hemezortzi talde izango lituzke ligak. Nahiz eta ez duten baztertu bederatzi taldeko bi multzotan banatzea azkenean txapelketa.

Bestalde, sasoi honetako Espainiako Kopako finalerdiak eta finala datorrenean zehar jokatzea jasotzen du proposamenak. Athletic bertan zegoen, eta LogroƱoren aurka jokatu behar zuen finalerdia.

Gizonezkoen kasuan, Bigarren B Mailarekin eta Hirugarren Mailarekin zer pasatuko zen ez zegoen garbi. Bada, Federazioaren proposamena da jaitsierarik ez egotea, baina bai igoera kanporaketak. Partida bakarrera eta sede bakar batean jokatuko dira kanporaketak.Bakoitzean multzo kopuru desberdina dagoenez, lehia kopurua ez da bera izango.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.