Albistea entzun

Aurreskua Gipuzkoako erara: txapelketa mistoa lehen aldiz

Bost neska eta hiru mutil lehiatu ziren larunbatean, Ordizian, eta Katerin Artolak irabazi zuen sari nagusia
Katerin Artola, larunbatean, aurresku txapelketa irabazi berri.
Katerin Artola, larunbatean, aurresku txapelketa irabazi berri. GIPUZKOAKO EDB Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2018ko irailak 11

DANTZA. Euskadiko Gipuzkoar Aurresku Txapelketa eta Euskadiko soinu zahar txapelketa bateratu dituzte aurten. Gipuzkoako Dantzari Elkarteak, Ordiziako Udalak eta Amets Bide kultur elkarteak antolatu dute txapelketa, eta, lehen aldiz, mistoa izan da lehiaketa. Hala, bost dantzari emakumezko eta hiru gizonezko lehiatu ziren larunbat arratsean Ordiziako plaza nagusian, Aitor Furundarena soinu jotzailearen eta Ordiziako txistularien doinura: Katerin Artola (Oiartzun), Iker Belintxon (Lezo), Elixabet Larrañaga (Villabona), Nahia Lopez (Legazpi), Idoia Narbaiza (Legazpi), Irati Olaizola (Legazpi), Asier Rios (Errenteria) eta Beñat Salegi (Errenteria).

Lehiakide guztiak dantzatu beharreko hiru piezak dantzatzen ikusi ostean, Jose Luis Vallejok, Nahikari Vizuetek eta Izar Etxeberriak osatutako epaimahaiak Katerin Artolari eman zion lehen saria —400 euro eta gazta bat—, Beñat Salegiri bigarrena —300 euro eta gazta bat— eta Irati Olaizolari hirugarrena —200 euro eta gazta bat—.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©IÑIGO URIZ / FOKU

«Poesia onak bakartasunaren kontra egiten du gehienetan»

Uxue Rey Gorraiz

Bere seigarren poema liburua argitaratu du Beatriz Txibitek: 'Zeozer gaizki doa'. Munduaren gainbeherari buruz idatzi du, «ekoantsietateak jota». Badaki min hori ez dela soilik berea.
Rainer Maria Rilke poeta, Alemaniako Zurich hiritik gertu, 1924ko ekainean egindako argazki batean. ©BERRIA

Itun berri bat existentziarako

Itziar Ugarte Irizar

Lehen Mundu Gerraren osteko nihilismoari heriotza barne hartuko zuen bizitzaren aldeko hitzekin erantzun zion Rilkek 'Duinoko elegiak' lanean. Mendea da ordutik.

Martin Gore eta Dave Gahan, Depeche Modeko kideak. ©BERRIA

Musika sendagai

Mikel Lizarralde

Andy Fletcher taldekidea hil osteko aurreneko diskoa kaleratu du Depeche Modek. Dolu prozesua gainditzeko eta bizitzaren alde egiteko lantzat jo dute Gorek eta Gahanek.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.