Defizit helburu berria aurrerago onartuko dute

2018ko abuztuaren 24a
00:00
Entzun
MADRIL. Espainiako Gobernua gaur zen onartzekoa 2019tik 2021era bitarteko defizit helburu berria, baina onarpena bertan behera uztea erabaki zuen atzo. Pedro Sanchez sozialistaren gobernuak akordioa lortu zuen herenegun Podemosekin, egonkortasun legea erreformatzeko, eta horrek Sanchezi bidea erraztuko dio Espainiako Kongresuan defizit helburu berriak onartzeko. Alabaina, ez da hain erraza, egonkortasun legea aldatuta baliogabetu egin nahi dutelako Senatuaren beto eskubidea. Izan ere, Alderdi Popularrak gehiengo osoa dauka Senatuan, eta ganbera horrek eskumena dauka Kongresuak onartutako defizit helburuak atzera botatzeko.

Gobernuak Efe informazio agentziari azaldu dionez, «aztertzen» ari dira ea legezko zer bide dagoen Senatuaren betoa ezabatzeko. Hartara, Mariano Rajoyren gobernuak proposatu baino defizit helburu arinagoak onartuko lituzkete PSOEk eta Podemosek: BPGaren %1,8 2019an, %1,1 2020an, eta %0,4 2021ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.