Zizurkilek XVII. Blues Gaua hartuko du gaur

2019ko otsailaren 16a
00:00
Entzun
MUSIKA. Beste urte batez, blues doinuek hartuko dute gaur Zizurkil (Gipuzkoa). Udalak antolatzen du jardunaldia, udalerriko hainbat ostalariren laguntzaz, eta aurten lau tabernatan izango da blues musikako beste horrenbeste proposamen entzuteko aukera.

Monica Menendez pianistaren eta Blanca de la Plaza kantariaren emanaldiarekin hasiko da eguna, 13:00etan, Izarra tabernan. Gauez, berriz, Jon Gurrutxagak Kateak izeneko diskoa aurkeztuko du, Urbil Artola eta beste bi musikarik lagunduta, 22:00etan, Pasus tabernan. Haien ondotik, The Black Note taldeak musika beltzeko hainbat estilo nahasiko ditu Atxulondo tabernan, 23:15ean hasita. Gaualdia amaitzeko, A Contra Blues taldeak Heart and Guts bere seigarren lana aurkeztuko du 00:30ean hasita, Egarri tabernan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.