Arangurenek Urrutikoetxea ordeztuko du bihar

2020ko martxoaren 7a
00:00
Entzun
PILOTA. «Eskuak oso minduta amaitzen ditut partidak, baina espero dut iganderako bete-betean egotea». Halaxe mintzatu zen Mikel Urrutikoetxea herenegun, pilota aukeraketan. Bada, Baikok ez du arriskatu nahi izan, eta Aitor Arangurenekin ordezkatu du, zaratamarrak mina baitu ezker eskuan. Beraz, Aginagako atzelaria ariko da Aimar Olaizolarekin bihar, Bilbon, Unai Lasoren eta Jon Ander Albisuren aurka. Aranguren bigarrenez ariko da Olaizola II.arekin. Bi pilotari horiek Erik Jakaren eta Jose Javier Zabaletaren aurka jokatu zuten ligaxkako hamabigarren jardunaldian, eta 22-17 galdu zuten.

Finalerdietako ligaxka gaur hasiko da, Iruñean (17:30, ETB1), eta lehian dauden Aspeko bi bikoteak ariko dira elkarren aurka: Jaka-Zabaleta, batetik, eta Joseba Ezkurdia eta Julen Martija, bestetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.