David Olney musikaria zendu da, Floridan emanaldia eskaintzen ari zela

2020ko urtarrilaren 21a
00:00
Entzun
MUSIKA. Hogei disko baino gehiagoko ibilbidea egin ostean, eta Steve Young, Linda Ronstadt eta beste hainbat musikarirentzako kantak sortu ondoren, Floridan (AEB) kontzertua ematen ari zela hil da David Olney musikaria, 71 urterekin, eskua gitarratik askatu gabe, eusten zuen aulkitik erori ere egin gabe. Musika sortzeko zuen gaitasuna nabarmendu dute emanaldian harekin jotzen ari ziren musikariek. Scott Miller kantautorea izan da haietako bat: «Handi bat galdu du munduak». Olneyk The X-Rays izeneko taldea sortu zuen 1980ko hamarkadan, eta 1986an hasi zuen bakarkako ibilbidea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.