Bera Bera liga irabazteko lehian sartu da, bete betean

30-33 irabazi du Ro'Casaren pabiloian, erasoan, baina batez ere defentsan, oso partida ona jokatu ostean
Elke Karsten artxiboko irudi batean.
Elke Karsten artxiboko irudi batean. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS

Berria

2018ko otsailak 15
ESKUBALOIA. Bera Berak garaipen baliotsua lortu zuen atzo Ro'Casaren kontra (30-33). Hala, liga irabazteko borrokan sartu da bete-betan, 26 punturekin berdinduta baitago lehen postuan Ro'Casarekin eta Guardesekin. Montse Pucheren taldeak ezin izan zuen elkarren arteko golen aldea irauli, bostekoa baitzen —une batzuetan zazpi goleko aldea izan zuen—. Hori eta Silvia Arderiusen lesioa izan ziren partidako albiste txar bakarrak.

Hasi eta buka oso partida ona jokatu zuen Bera Berak, bai erasoan, baina batez ere defentsan. Lehen zatian oso ondo itxi zituzten zulo guztiak, eta egin zuten presioari esker baloi asko berreskuratu zituzten. Horrek aukera eman zien kontraeraso errazak egiteko. Atsedenaldian zazpi golekoa zen errenta: 11-18.

Bigarren zatian Ro'Casak estutu egin zuen. Baina une erabakigarrietan Castellanosek gelditu oso onak egin zituen, eta horri esker etxekoak ez ziren hiru gol baino gutxiagora gerturatu. Erasoan, Karsten izan zen onena (9).

Asobal ligan, Anaitasunak ere garaipena lortu zuen Teucroren kontra: 19-20. Beste behin partida estua jokatu zuten nafarrek, eta azken unean lortu zuten garaipena.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna