Euskadiko Orkestrak Mendelssohn eta Bartok joko ditu astelehenetik aurrera

2021eko maiatzaren 1a
00:00
Entzun
MUSIKA. Euskadiko Orkestrak denboraldiko zortzigarren kontzertu programa hasiko du astelehenean: Gazteak. Bela Bartoken Biolinerako I. Kontzertua eta Felix Mendelssohnen I. Sinfonia joko dituzte maiatzaren 10era bitartean. Maiatzaren 3an eta 6an, Donostiako Kursaal aretoan arituko dira; hilaren 4an, Iruñeko Baluarte auditoriumean; 5ean, Bilboko Euskalduna jauregian; eta 10ean, Gasteizko Principal antzokian. Bartokek 15 urte zituela ondu zuen kontzertua, eta Mendelssohnek, berriz, 26rekin sortu zuen orkestrak interpretatuko duen sinfonia. Biek ala biek gazte zirenean egin zituzten obrok. Hain zuzen, ezaugarri horrengatik hautatu dituzte programa berrirako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.