Miarritzek berriro irabazi dio derbia Baionari (17-14)

2018ko otsailaren 4a
00:00
Entzun
ERRUGBIA. Lehen itzulian, Miarritze Baionan nagusitu zen derbian, eta atzo beste horrenbeste egin zuen etxean, Aguileran: 17-14. Derbi gehienen antzera, gogorra eta parekatua izan zen norgehiagoka. Miarritze 10-0 jarri zen hasi eta berehala, Baionak buelta eman zion emaitzari atsedenaldia iritsi aurretik (10-14), eta, amaitzeko bost minutu falta zirela, Singerrek entsegua lortu zuen, eta Bernardek ez zuen huts egin transformazioa.

Espainiako Ohorezko Mailan, Bizkaia Gernikak 23-20 irabazi zion Hernaniri derbian; AMPO Ordiziak astindua eman zion La Vilari (32-0); eta Getxo Arteak ez zuen aukerarik izan Santboianaren aurka (59-33).

Sei Nazioen lehen saioan, Galesek 34-7 hartu zuen mendean Eskozia, eta Irlandak 13-15 Frantzia. Italia eta Ingalaterra gaur ariko dira Erroman (16:00).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.