KAE eta ETE ligak jokatzea onartu du Jaurlaritzak

2020ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
ARRAUNA. KAE eta ETE ligak hasteko baimena eman du Eusko Jaurlaritzak, baldin eta ezarri dituen baldintzak betetzen badira. Klubek dagozkien osasun eta segurtasun neurriak bete beharko dituzte; arraun taldeen joan-etorriak eta bidaiak ondo zehaztu beharko dira, pilaketak ez egoteko; gainera, ezingo dira estropadari lotutako beste jarduera batzuk antolatu.

Atzo jaso zuten traineruek bihartik aurrera uretan entrenatzen hasteko Jaurlaritzaren baimena. «Albiste ezin hobea da, horrek bermatzen baitu ligak aurreikusten genuen baldintzetan hastea». Bai TKEko, baiKAEko buruak negoziatzen ari dira, Galiziako eta Kantabriako traineruak ere bihartik aurrera uretan izan daitezen.

Bestalde, Traineru Kluben Elkarteak osasun protokoloa arindu duela salatuz agiria kaleratu zuten ostegunean Euskotren eta Euskolabel ligetako «hainbat arraunlarik». Agiriak zeresana ematen segitzen du. Herenegun Orioko arraunlariek egin bezala, Urdaibaiko eta Santurtziko arraunlariek atzo jakinarazi zuten ez dutela zerikusirik agiri horrekin, eta ez dutela bat egiten han esaten denarekin.

Urdaibaikoen kasuan, gainera, azaldu zuten zuzendaritzak agindu diela hamabost egunetik behin COVID-19 duten jakiteko test azkarrak egingo dizkietela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.