ZUZENDARIARI

Azken agurra, erdaraz?

Arantza Retolaza. -

2018ko irailak 13

Ustekabeak horrela etortzen dira, uste izan gabe. Eta gure sendian, irailaren 1ean, hala gertatu zitzaigun. Sekulako kolpe latza eta mingarria: amaren heriotza.

Gure ama, Lekittoko emakume ezaguna, alaia, eskuzabala eta, beste edozeren gainetik, «Arranegittarra» izan da. Ama bikaina, amuma ezin hobea eta herritar askorentzat, egunerokotasunean, lau berba pozik trukatzen dituzun emakume horietakoa.

Bere heriotzak, herriko jaietako lehenengo egunean, danbada baten modura, barru asko astindu zituen, mozorroak mozorro eta txarangak txaranga, bihotz zatitxo bana triste ipiniz ezagutzen zutenen eta gintuztenen artean.

Bere hileta elizkizuna irailaren 3an izan zen, domekaz gure herrian ez baitago hiletarik egiteko aukerarik.

Amaren azken borondatea bete nahian, uste onenean, hiru seme-alabok herriko eliza nagusian agurtzea erabaki genuen.

Hileta baino pare bat ordu lehenago, abadeak mugikorrera deitu zidan, amaren inguruan apur bat hitz egiteko. Eta hala egin nion.

Eliza aurrera heldu ginen, geldika-geldika, nire aitaren urrats geldoak bidea markatzen zuelarik. Eliza inguruan, familia, lagunak eta ezagunak azken agurra ematera hurbildu zitzaizkigun. Jende andana. Eskerrik asko bene-benetan.

Meza hasi eta oso gutxira, negarrari ezin eutsirik eta amaren errautsen aurrean, barruan berriro beste danbateko handi bat sentitu nuen. Zer, eta abadea erdara gogorrean entzuten hasi nintzenean. Hasieran, nire egoera emozionala pasaje txar bat pasatzen ari zitzaidala uste banuen ere, nire ingurura begiratu eta elkarren arteko begiradek dena esaten zuten.

Abadeak erdaraz ekitea erabaki zuen. Guri ezer esan gabe. Elizan batu ginen euskaldun guztion borondatearen kontra. Gure familiaren borondatearen kontra. Nire amaren azken borondatearen kontra.

Amorruari ezin eutsita egon nintzen. Amorru bi. Amaren bat-bateko agurra eta elizaren euskararen kontrako erasoa.

Ezin bueltarik emanda nago. Gauza biei. Latza da gero! Azken agurrean ere erdaraz? Ez, hori ez! Ez dadila berriro errepikatu, arren. Zergatik? galdetu nion abadeari, eskuak eman eta bakea eskaintzen zidan unean. Udatiar asko omen elizan. Barkatu, esan nion, baina gu lekittarrak gara. Euskaldunak. Eta gure amaren aldeko meza elizkizuna da. Amorruz beteta nengoen.

Eskerrik asko, ama, eman diguzun guztiagatik, gure hizkuntza eder hau eta beronekiko maitasuna barne.

Agur, ama. Bakean deskantsa. Asko maite zaittugu.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Bi pertsona maskarak soinean daramatzatela, autobusean. ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Lau gako asintomatikotasunaz

Arantxa Iraola

Kutsatu guztiek ez dituzte izaten sintomak. Adituek diote COVID-19an positibo emandakoen erdiek-edo, birusa izan arren, ez dutela batere sintomarik. Horrek zaildu egiten du izurriaren kontrola.

Ikasgela huts bat, artxiboko irudi batean. ©Jon Urbe, FOKU

Beste hamabost ikasgela itxi ditu Jaurlaritzak

Uxue Rey Gorraiz

Eusko Jaurlaritzak esan du 280 ikasgela daudela bakartuta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza sisteman, pandemiarengatik.

Sindikatuek jantoki zerbitzua bermatzeko egindako elkarretaratze bat, artxiboko irudian ©luis jauregialtzo / foku

Hezkuntza Sailak 630 langile kontratatu ditu jantokietarako

Irati Urdalleta Lete

EHIGEren iritziz, ez da nahikoa Arabako, Bizkaiako eta Gipuzkoako eskola publikoetako jantokietarako 630 langile kontratatzea. Hezkuntza Sailak ez du jardunaldi jarraitua ezarriko Haur Hezkuntzako eta lehen Hezkuntzako ikasleentzat.

PCR probak, Urdulizko ospitalean. ©Aritz Loiola, FOKU

Positibo gutxiago atzeman dira

Uxue Rey Gorraiz

Beste 679 detektatu dituzte Hego Euskal Herrian, eta apaldu egin da ospitaleratuen kopurua: 42 lagun sartu dituzte erietxean azken egunean. 72 gaixo daude ZIUetan. Gizonezko bat hil da Nafarroan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna