Artolaren eta Mariezkurrenaren porrotak aukerak zabaldu ditu

Laugarren segitzen dute sailkapenean, baina garaipen batera jar daitezke Altuna III.a eta Martija gaur irabazita

Artola, pilota jotzen, alboan Irribarria duela. IÑIGO URIZ / FOKU.
2019ko otsailaren 3a
00:00
Entzun
PILOTA. Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkarako sailkatzeko borroka estutu egin daiteke gaur, atzo, Labriten, Artolak eta Mariezkurrenak 22-15 galdu ostean. Hala, irabazleak bigarren postuan jarri dira, zazpi garaipenekin, eta ia eskura dute sailkapena. Artolak eta Mariezkurrenak, berriz, laugarren segituko dute. Baina garaipen batera jar daitezke gaur Altuna III.a eta Martija, Victor eta Aretxabaleta mendean hartuz gero. Bilbon da partida. Atzoko beste norgehiagokan, Idiazabalen, bigarren partida galdu zuten jarraian Olaizola II.ak eta Albisuk, sailkatzeko aukerei eusten dieten Ezkurdiaren eta Ladis Galarzaren kontra : 22-11.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.