EAJ eta EH Bildu, onespena legean uztearen alde

2023ko otsailaren 1a
00:00
Entzun
MADRIL.Soilik baietz da baietz legea aldatzea babestuko lukete EAJk eta EH Bilduk, andreen onespena muinean mantentzen bada. PSOEk herenegun iragarri zuen araua aldatzeko lege proposamen bat aurkeztuko duela Espainiako Kongresuan, sexu erasotzaileen zigorrak gogortzeko baina onespena mantenduz; Berdintasun Ministerioak uste du aurreko eredura itzultzea dakarrela. Akordio bat nahi dutela esan zuen atzo Patxi Lopez PSOEren bozeramaileak: «Gure proposamenak ez du ikutuko legearen muina». Berdintasun Ministerioaren oniritzia lehenetsi du Mertxe Aizpurua EH Bilduko eledunak: «Berrikuspenetan soilik jarri da arreta, eskuinak politika feministak dituelako jomugan». Aitor Esteban diputatu jeltzaleak adierazi du gaia delikatua dela: «Lege hau ez genuke erabili behar arrakalak sortzeko edo probetxu politikoa ateratzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.