Baserriko gaiak zabaltzeko zerbitzua

2020ko martxoaren 27a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Azoka gehienak bertan behera geratzeak beren produktuak non saldu ez dutela utzi ditu baserritar asko. Arazo horri aurre egiteko, janari hori jasotzeko eta merkaturatzeko zerbitzua adostu dute Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Aldundiak. Datorren astean abiatuko dira, eta Arabara eta Bizkaira ere zabaltzea da asmoa.

Lurrarte Baserriko Uzta enpresa arduratuko da banaketaz, Haziko teknikarien, landa garapeneko agentzien eta udalen laguntzarekin.

Ez da baserriko produktuei irtenbidea bilatzeko saio bakarra. Donostia inguruko ekoizle ekologiko batzuek Etxeko Azoka proiektua sortu dute, besteak beste barazkiak, esnea, arrautzak, ogia eta gazta hiriburuko etxeetan banatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.