Zortzi soldadu eta 35 jihadista hil dira Libanon borroketan

Berria -

2015eko urtarrilak 25
BEIRUT. Ekintzaile jihadistek Ras Baalbecken postu militar bati egindako erasoan eta ondoko borroketan zortzi soldadu eta 35 erasotzaile hil dira, Libanoko armadak baieztatu duenez. Siriako mugaldean izan dira borrokak, eta hildako jihadisten artean Al-Ahuazi Estatu Islamikoko komandante militarra eta beste bi buruzagi daude, Libanoko Defentsa Ministerioaren arabera.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna