Luis Iruretagoiena presoa Landetara gerturatu dute

Berria -

2018ko maiatzak 17
MONT-DE-MARSAN. Luis Iruretagoiena euskal presoa Mont-de-Marsango espetxera (Landak, Okzitania) lekualdatu zuten atzo, haren senideek esan dutenez. Tolosakoa (Gipuzkoa) da Iruretagoiena, eta etxetik 180 kilometrora egongo da preso. Alençongo espetxean zegoen, 850 bat kilometrora. 2007an atxilotu zuten.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna