EAko kideek agiriak faltsutu ote zituzten ikergai

2020ko urriaren 9a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Gasteizko Instrukzio Auzitegiko epaileak auto bat plazaratu zuen atzo, jakinarazteko ikertzen hasiko dela ea EAko hauteskunde primarioen prozesuan dokumentuak faltsutu ziren eta, horrekin batera, Datuen Babeserako Espainiako Legea urratu ote zen.

EAko sektore kritikoak salaketa bat aurkeztu zuen, eta orain epaileak uste du nahikoa zantzu badaudela ikertzeko ea alderdikoak ez ziren pertsonen esku jarri ote ziren babes berezia izan behar duten datuak. Era berean, epaileak onartu du ikertzea ea Iker Ruiz de Egino alderdiko bozeramaileak eta Mariano Alava Antolaketa idazkariak EAko zuzendaritzako akta bat faltsutu ote zuen.

Uztailean, epaileak ebatzi zuen primarioen prozesua ez zela bidegabea izan EAko alde ofizialaren jardunbidea. Helegitea aurkeztu zuen sektore kritikoak, eta beste salaketa bat jarri, agiriak faltsutzea egotzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.