San Joan egunean hasiko da pilota, Eibarko Astelenan

2020ko ekainaren 12a
00:00
Entzun
FRONTOIA. Baikok eta Aspek aldi baterako enplegu erregulazioa bertan behera utzi ostean, argituz doa noiz jokatuko den pandemia osteko lehen partida: Irungo Uranzu pilotalekuan izango zela zabaldu zen, baina, azkenean, Eibarko Astelenan ekingo diote berriro lehiari pilotariek. San Joan egunean izango da, eta bi enpresetako bikote mistoz osatutako norgehiagoka izango da.

Zesta-puntako denboraldiari, berriz, uztailaren 16an ekingo zaio, Donibane Lohizuneko frontoian. Bukatu, abuztuaren 27an bukatuko da. Puntista onenek hartuko dute parte: Beaskoetxeak, Erkiagak, Goikoetxeak, Etxetok... Frantziako Canal+ kateak hitzarmena lortu du partidak zuzenean eman ahal izateko.

Oriamendik ere iragarri du noiz hasiko den erremontean: ekainaren 20an. Galarreta frontoian izango da, eta, ateak itxita izango zela pentsatzen zen arren, gutxienez 80 ikusle biltzeko aukera egongo da azkenean, eta zain daude Jaurlaritzak edukieraren herena betetzeko aukera ematen dien.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.