Uriarte, Barkala eta Aretxabaleta hautagai ofizial

2022ko ekainaren 10a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Larunbatean aurkeztu zituzten bermeen kontaketa eta balioztatzea egin ostean, Athleticeko presidente izateko hautagai ofizial dira Jon Uriarte, Ricardo Barkala eta Iñaki Aretxabaleta.

Uriartek lortu ditu berme gehien (6.041), ondoren Ricardo Barkalak (4.504) eta gutxien Iñaki Aretxabaletak (2.987). Hemendik aurrera hasiko da hauteskunde kanpaina, eta espero da datozen egunetan jakinaraziko dituztela beren proposamen nagusiak. Entrenatzaile eta kirol zuzendari postuetan dago jarrita arreta osoa. Baina oraingoz hiru hautagaiek ez dute izenik eman. Bestelako arloetan dituzten proposamenak ere jakinaraziko dituzte.

Osasunak, berriz, atzo iragarri zuen 2027ra arte luzatu diola kontratua Lucas Torrori. Gainera, etete klausula handitu dio, 20 milioi eurora. Torrok bigarren aroa du Nafarroako taldean. 2017-2018 denboraldian bertan jokatu baitzuen. Gero, ordea, Eintrachtera joan zen. Duela bi denboraldi itzuli zen Iruñera, eta ordutik funtsezko jokalaria izan da Jagoba Arrasaterentzat. Ligan 60 partida jokatu ditu orain arte eta gol bat sartu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.