Estrasburgora jotzeko asmoa agertu du Martxoak 3 elkarteak

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ez ditu tramiterako onartu udalaren eta Batzar Nagusien babes helegiteak

Berria -

2018ko urtarrilak 16
GASTEIZ. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak beste behin baztertu du 1976ko martxoaren 3an Gasteizen izan ziren hilketak ikertzeko eskaera. Auzia artxibatzearen kontra helegiteak aurkeztu zituzten Arabako Batzar Nagusiek eta Gasteizko Udalak, baina auzitegiak ez ditu tramiterako onartu eskaera horiek. Espainiako auzibidea amaituta, Martxoak 3 elkarteak jakinarazi du Giza Eskubideen Europako Auzitegira jotzeko aukera aztertzen ari dela, eta Arabako erakunde nagusiekin batera egin nahi duela.

Konstituzionalak ontzat jo ditu Arabako Probintzia Auzitegiak auzia artxibatzeko iaz emandako argudioak: alegia, Francoren diktaduraren garaiko hilketak ezin direla genozidio edo gizateriaren aurkako krimen gisa ikertu, garai hartako Zigor Kodean ez zegoelako delitu hori jasota eta, horrenbestez, preskribatuta daudelako. Elkartea kexu agertu da erabakiarekin, eta azpimarratu du lanean jarraituko duela Espainiako auzitegiek nazioarteko zuzenbidearen araberako epaiak ebatzi arte: ┬źZoritxarrez, beste behin baieztatu dugu Espainiako Estatuak ez duela borondaterik horretarako┬╗.

1976ko martxoaren 3an, greba egun batez, Poliziak bost pertsona hil zituen eta 150 inguru zauritu, Gasteizko Zaramaga auzoko elizaren barruan batzar bat egiten ari ziren langileei oldartuta.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna