Azu Muguruza: «Oldarkorragoak izan nahi dugu sasoi honetan»

2022ko abuztuaren 27a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. IDK Euskotren aste honetan hasi da denboraldi berriko entrenamenduak egiten, eta atzo hedabideen aurrean azaldu ziren Muguruza ahizpak: Azu entrenatzailea eta Carmen presidentea. Ez du sasoi makala aurretik taldeak, Europan jokatuko baitu aurrenekoz. Estreinakoa Lyonen aurka izango da, urriaren 27an. Europan lehiatzeari aipamena egin zion entrenatzaileak, umore puntuarekin: «Ohorea da hor lehiatzea, eta esaten diot jendeari ez dela Reala bakarrik aritzen Europan».

Dena den, «urrun» ikusten du oraindik debuta, bi hilabete geratzen baitira, eta beste helburu batzuk dauzka buruan: «Taldeak elkar hartzea eta jokalari berriek kluba ezagutzea da oraingo lana». Oso garbi dauka nola jokatzea nahi duen: «Oldarkorragoak izan behar dugu. Orain arte, bost bosten aurkako jokoa izan da gure ardatza, barruko jokalari garaiekin jokatuz, eta orain aniztasun handiagoa ezarri nahi diogu gure jokatzeko moduari».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.