Alex Aranburuk arantza atera du, Burgosen irabazita

Alex Aranburu, garaile, atzo. CAJA RURAL.
2019ko abuztuaren 17a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Arantza sartua zuen Alex Aranburuk (Caja Rural) Burgosko Itzuliko lehen etapatik, Giacomo Nizzolok (Dimension Data) azken unean garaipenik gabe utzi zuenetik. Bada, hiru egun geroago atera du arantza Ezkiokoak, atzo laugarren etapa irabazi baitzuen. Aldapan gora amaitu zen saioa, eta bera izan zen indartsuena. Aranburuk lekukoa hartu dio Jon Aberasturi taldekideari, eta bigarren garaipena eman Caja Rurali. Gaur amaituko da Itzulia, Neilako Aintziretan. Ivan Ramiro Sosa (Ineos) lider da, eta Oscar Rodriguez (Euskadi-Murias) bigarren, hamazazpi segundora. Lehia estua espero da.

Bestalde, Eider Merinok beste urtebeterako berritu du kontratua Movistarrekin, eta, beraz, datorren sasoian ere bi euskal herritar ariko dira taldean, Lourdes Oiarbidek beste bi urtez luzatu baitu kontratua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.