Legebiltzarrak uko egin dio urtarrilean premiaz biltzeari

2022ko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Eusko Legebiltzarrak ez du ohiko osoko bilkurarik edo batzorde bilerarik egiten urtarrilean, baina, pandemiaren eraginak kontuan izanik, jarduera parlamentarioei lehenbailehen ekiteko proposamena aurkeztu zuten atzo EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk. Legebiltzarreko mahaiak, ordea, atzera bota zuen, EAJko eta PSE-EEko kideen gehiengoarekin. Erabaki «ulergaitza», EH Bilduren ustez.

Oposizioko bi indar nagusiek hilaren 20an eta 27an ezohiko bilera bana egiteko proposamena aurkeztu zuten; besteak beste, Osakidetzako lehen arretaren, ikasgeletarako itzuleraren, familien kontziliazioaren eta kaltetutako enpresei zuzendutako laguntzen inguruko neurriak hartzeko. Haien hitzetan, egoerari aurre egiteko funtsezkoa da hainbat proposamen «premiaz» eztabaidatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.