Teknologia berrien unitatea abiaraziko dute Cegasan

Berria -

2015eko ekainak 23
BILBO. Inbertitzaile talde batek zortzi milioi euro jarriko ditu, Cegasako teknologia berrien unitatea berriro martxan jartzeko. Inbertitzaileen artean daude Cegasako langile ohi batzuk. Lantegia Bizkaian jarriko dutela iragarri dute, baina non ez dute zehaztu. 2014an, hartzekodunen konkurtsoan sartu zen enpresa, eta gainontzeko sailak beste konpainia batzuen esku gelditu ziren.