Lampaert eta Van Dijk nagusi, Dwars door Vlaanderenen

Loic Chetoutek 103 bukatu du hamabi minutura. Lierni Lekuonak eta Ane Iriartek, aldiz, proba utzi dute

Lampaert garaipena ospatzen. OLIVIER HOSLET / EFE.
2018ko martxoaren 29a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Yves Lampaert (Quick Step) eta Ellen Vandijkek (Sunweb) irabazi zuten atzo Dwas Van Vlaanderenen klasikoa. Proba ez da World Tourreko egutegikoa, baina Flandriako Tourraren atariko bezala hartua da, eta urtez urte parte hartzaileen maila igotzen ari da. Euskal txirrindulariei dagokienez, gizonezkoetan Loic Chetout (Cofidis) 103. izan zen, 11:54ra. Emakumezkoetan, berriz, Lierni Lekuonak eta Ane Iriartek (Bizkaia-Durango Murias) ez zuten bukatu.

Bi irabazleek modu ezberdinean lortu zituzten garaipenak. Lampaert eguneko ihesaldian sartu zen, eta bere lau iheskideen arreta falta baliatu zuen helmugatik 600 metrora erasoa jo eta bakarrik iristeko. Proba bi urtez jarraian irabazten duen aurrenekoa da. Mikek Teunissen (Sunweb) izan zen bigarren bi segundora. Van Dijkek, aldiz, indar erakustaldia eman zuen. 55 segundoko aldea atera zion helmugan bere atzetik sartu zen zazpikoteari.

Bestalde, Euskadi-Muriasek, Euskal Herriko Itzulira eramango duen zazpikotearen berri eman zuen atzo: Aritz Bagues, Mikel Bizkarra, Gari Bravo, Enrique Sanz, Oscar Rodriguez Eduard Prades eta Fernando Barcelo ariko dira. Lehen bostak euskal herritarrak dira. Era berean, Itzuliko antolatzaileek aldaketak egin dituzte bigarren etapan (Zarautz-Bermeo). Mendateei dagokienez ez du eraginik, baina ibilbide berria hamabi kilometro luzeagoa da (166 km.).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.