Tolosaldeko alkateak, erietxe publiko eske

JUAN CARLOS RUIZ / @FOKU.
2020ko urriaren 24a
00:00
Entzun
TOLOSA. Eskualderako ospitale publikoa eskatu dute Tolosaldeko (Gipuzkoa) 25 alkatek: 28 herri ditu eskualdeak, eta alkate gehienek egin dute eskaera —EH Bildukoak eta independenteak tartean—. Ospitalerako lekua ere proposatu dute: Tolosako Apatta industrialdea.

Beatriz Unzue Villabonako alkatearen arabera, proposamena «erabat zentzuzkoa» da: «Egungo industriaren egoera kontuan hartuta, zentzuzkoa da aukera izatea industriara bideratutako lur horiek eskualderako ospitale publiko batera bideratzeko». Asuncion klinika pribatuak ematen du eskualdean osasun zerbitzua, Osakidetzarekin itunduta. Koronabirus izurria izan da aurreko asteetan klinikan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.