Gaur hasiko da bederatzigarren saioa, Mungian

2023ko urtarrilaren 18a
00:00
Entzun
PILOTA. Aste barruan hasiko da Binakako Txapelketako ligaxkaran bederatzigarren jardunaldia. Gaur jokatuko dute lehen partida, Mungian (Bizkaia). Baikoko bi bikote ariko dira elkarren aurka: batetik, Unai Laso eta Ander Imaz; eta, bestetik, Mikel Urrutikoetxea eta Jon Ander Albisu.

Konfiantzaz daude bi bikoteak: Lasok eta Imazek azken hiru partidak irabazi dituzte; Urrutikoetxeak eta Albisuk, berriz, azken biak. Sailkapenean, bi koska gorago daude iazko txapeldunordeak: hirugarren dira, bost garaipenekin; bat gutxiago dute aurkariek, eta bosgarren postuan daude.

Bi bikoteek Bilbon jokatu zuten elkarren aurka lehen itzulian, eta Urrutikoetxeak eta Albisuk irabazi zuten: 22-19. Lehia estua izan zen. Gaur ere halakoa izatea espero dute laurek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.