Diru bidegabekeria susmoak Donibane Lohizunen

Baionako auzitegia. G. FAUVEAU.
2021eko irailaren 3a
00:00
Entzun
DONIBANE LOHIZUNE. Jerome Bourrier Baionako prokuradoreak ikerketa bat abiatu du Donibane Lohizuneko (Lapurdi) poliklinikako ustezko diru bidegabekeria argitzeko. Nicole Ithurria Donibane Lohizuneko auzapezordeak dimisioa aurkeztu zuen astelehenean, poliklinikako zuzendaritza berria finantza arloko anomalia batzuez ohartu ondoren. Ithurria izan zen egituraren zuzendaria joan den ekainera arte. 30 urtez zuzendaritzan egon ondotik, ekainean kanporatu zuten, gutxienez 190.000 euroko desbideratzea leporatuta, baina zenbait hedabidek aipatutako iturrien arabera, 1,3 milioi eurora arteko galera izan liteke aferaren iturburuan. Azken urteetan, Lapurdi kostaldeko hiriko finantzez arduratu da Ithurria auzapezorde gisara. Jean François Hirigoien auzapeza «harritua eta nahigabetua» agertu da berriarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.