Candyko langileek oniritzia eman diete bi proposamenei

Bergarako Candy lantegia.
Bergarako Candy lantegia. R. B. / ARP

Berria -

2015eko ekainak 23
BERGARA. Gipuzkoako Diputazioak aurkeztutako bi proiektuak begi onez ikusi dituzte Candyko langileek. Urbanext eta Lanteko enpresak dira proiektuak aurkeztu dituztenak. Biek birziklatzearen arloan egiten dute lan. Diputazioak ohar batean adierazi du «datozen egunetan» elkartuko direla langileak enpresa horietako ordezkariekin, «eman beharreko pausoak zehazteko».