Gernikak, irabazi; Baskoniak, nabarmen galdu

2021eko urriaren 28a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA.Lointek Bizkaia Gernikak Eurokopako ligaxkako bigarren garaipen baliotsua lortu zuen atzo, Flammes Caroloren pabiloian, 58-69 irabazita, eta hurrengo kanporaketarako sailkatzeko borrokan jarraitzen du; Bitci Baskoniak, berriz, nabarmen galdu zuen Unics Kazanen aurka, Errusian, Euroligako seigarren jardunaldian: 83-69.

Partidaren hastapenetik lehia parekatua izan zuten Gernikak eta Flammes Carolok. Batek asmatzen zuenean, besteak erantzuten zion. Azken laurdenean, ordea, bizkaitarrak etxekoak baino eraginkorrago aritu ziren saskipean, eta, amaieran, estutasunik hartu gabe lortu zuten garaipena. Melisa Brcaninovic izan zen Gernikako jokalaririk onena.

Ahazteko moduko eguna izan zen atzokoa Baskoniarentzat. Lehen zatian 23 puntu besterik ez zuen sartu; Unics Kazanek, berriz, 48. Atsedenaldian, Dusko Ivanovicek jokalariei belarriak berotu bazizkien ere, ez ziren gai izan markagailua iraultzeko. Ostiralean izango dute hurrengo lehia, Zeniten aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.