Nikias Arndtek irabazi du Vueltako zortzigarren etapa

Esprintean erabaki da etapa, eta Alex Aranburu bigarren izan da; Nicolas Edet da lasterketako lider berria

2019ko irailaren 1a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Ihesaldiak arrakasta izateko etapa aproposa zen Espainiako Itzuliko atzoko etapa, Valls eta Igualada artekoa. Hala gertatu zen.Azken mendatea pasatu eta gero, 21 txirrindulariz osatutako taldetxo bat ailegatu zen aurretik, esprintean Nikias Arndt (Sunweb) izan zen bizkorrena, atzetik bizi iritsita. Alex Aranburuk (Caja Rural) hasi zuen esprintan, baina indarrik gabe geratu, eta Arndtek aurre hartu zion. Bigarren izan zen Debako txirrindularia.

Tropela 9.23ra iritsi zen, eta hala aldaketa izan da sailkapen nagusian. Cofidiseko Nicolas Edet jarri da lider.2.21eko errenta du Dylan Teunsekiko (Bahrain) eta 3. 01 Miguel Angel Lopezekiko (Astana).

Gaur bederatzigarren etapa jokatuko dute Andorran barna, laburra (94,4 kilometro) baina oso gogorra, txirrindulariek bost mendate igoko baitituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.