Altuna III.a eta Martija ez dira hain erraz erlaxatuko (22-17)

Behetik gora eginda irabazi diete Bengoetxea-Larunberi, Tolosan. Urrutikoetxeak ez du jokatuko larunbatean
Jokin Altuna, pilota zail bat kontrakantxatik eramaten.
Jokin Altuna, pilota zail bat kontrakantxatik eramaten. J. C. RUIZ / ARGAZKI PRESS

Berria -

2018ko otsailak 14
ESKU-HUSKA. Altuna III.ak eta Martijak ez dute erlaxatzeko asmorik. Finalerdietarako sailkatuta egon arren, atzo euren onena eman, eta 22-17 irabazi zieten Bengoetxea VI.a eta Larunberi, Tolosan. Hala ere, galtzaileek hobeto ekin zioten partidari, 7-3 aurreratu baitziren. Hortik aurrera, baina, urdinek gora egin zuten. Martijak jokoa zuzendu zuen, eta Altuna errematatzen hasi zen. 13-5eko partziala lortu zuten (12-16). Bengoetxea arriskatzen hasi zen orduan, 16nakoa behartu arte, baina hor bukatu zen bolada, irabazleak gehiago izan baitziren azken txanpan.

Bestalde, Mikel Urrutikoetxeak uko egin dio larunbatean jokatzeari. Ez da sendatu. IƱaki Artolak ordezkatu beharko luke.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Informazio osagarria