Koronabirusa

Zahar etxeetan toki bereziak egokituko dira bisitetarako

Protesta hirian. IDOIA ZABALETA /FOKU.
2020ko azaroaren 26a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Gaurtik indarrean sartuko diren neurrien gaineko bi foru arauak argitaratu zituen atzo gobernuak Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Zahar etxeen kasuan, toki bereziak egokituko dira bisitetarako. Kanpoaldean, guztien erosotasuna bermatzeko neurriak hartuko dituzte egoitzek, eta barnealdean, etengabe aireberritu beharko da. Bisitek ordubete iraungo dute, bi pertsona joan daitezke gehienez, eta FFP2 motako maskara jantzi beharko da.

Terrazetan, mahaien artean bi metroko distantzia gorde beharko da. Terrazek bi pareta izango dute gehienez, eta mahaien bueltan lau lagun egongo dira. Maskarak jantzi behar dira, jateko edo edateko izan ezik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.