Gonzalezen auzia azkartzeko eskatu du Espainiak

2022ko urriaren 5a
00:00
Entzun
MADRIL. Espainiako Atzerri ministro Jose Manuel Albaresek eskatu dio Poloniari Pablo Gonzalez kazetariaren auzia azkartzeko, eta haren epaiketa publikoa «ahalik eta lasterren» egiteko. EAJren senatari Maria Isabel Vaqueroren galderei erantzunez, Albaresek esan du lanean ari direla Polonian espetxeraturik dagoen kazetariaren eskubideak errespetatzen direla bermatzeko. Haren ustez, Gonzalezen eskubiderik ez da urratu orain arte: «Badu abokatua, badaki zeintzuk diren egozten dizkioten akusazioak, espetxeratzearen luzapena Poloniako legearen arabera egin da, eta gainerako presoen tratu bera jasotzen du, sailkapen berezi batean dagoela kontuan hartuta». Leporatzen dizkioten delituen inguruan ez du iritzirik eman nahi izan: «Espero dut epaiketan argituko direla».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.