Emakume bat hil da Zornotzan, kamioi batek harrapatuta

Berria -

2018ko apirilak 17
ZORNOTZA. Emakume bat zendu zen atzo arratsaldean, Zornotzan (Bizkaia), N-634 errepidean izandako ezbehar batean. 18:15 aldera gertatu zen istripua: kamioi batek andrea harrapatu zuen. Larrialdi zerbitzuek ezin izan zuten salbatu. Eibarkoa zen hildako andrea, eta 72 urte zituen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna