Anna Cruz: «Araskik itzuli dit jokatzeko gogoa»

Anna Cruz, baloiarekin. C. KRIZSAN / EFE.
2020ko ekainaren 16a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Izen handiko jokalari bat fitxatu du Kutxabank Araskik datorren denboraldirako: Anna Cruz kataluniarra (Badalona, 1986). Eskolta postuan aritzen da, eta sekulako garaipen zerrenda dauka: besteak beste, Euroliga eta WNBA dauzka irabazita. Espainiarekin bi aldiz lortu zuen garaipena Europako Txapelketan, eta bitan izan zen bigarren: Munduko Txapelketan eta Olinpiar Jokoetan. Denboraldi honetan, Fenerbahcen hasi zen, baina Gabonetan ebakuntza egin zioten belaunean, eta ordutik jokatu gabe dago. «Araskik itzuli dit saskibaloian jokatzeko gogoa. Talde umila, langilea eta anbizio handikoa da, eta itxura ona hartzen diot taldeari», esan du.

Bestalde, Lointek Gernikak Roso Buch (Mataro, 1992) joko-antolatzaile kataluniarra fitxatu du. Gironan eta Valentzian aritu da sasoi honetan. Retabet Bilbo Basketek, berriz, kontratua berritu dio Jaylon BrownAEBetako eskoltari. 25 urte dauzka, eta hirugarren sasoia izango du taldean. Behatzeko lesio batetik osatzen ari da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.