Schachmann izan da nagusi, Voltako seigarren etapan

2018ko martxoaren 25a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Beste behin ere eguraldiak baldintzatu zuen atzo Kataluniako Voltako etapa, seigarrena. Vielhan egiten zuen elurragatik, 77 kilometro motzago egin behar izan zuten etapa. Azkenean, Pobla de Segur eta Torrefarrera artean korritu zen, eta bertan, ezustean, Maximilian Schachmann (Quick-Step) nagusitu zen. Diego Rubiorekin (Burgos-BH) batera iritsi zen ihes eginda. Bi txirrindulariak ia etapa hasieratik egon ziren ihes eginda, eta minutu eta erdiko aldea izan zuten. Euskadi Muriaseko Enrique Arranz bosgarren sailkatu zen, hemezortzi segundora. Gaur amaituko da Volta. Alejandro Valverde (Movistar) da lider, eta hamasei segundora dago Egan Bernal (Sky).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.