Koronabirusa

Beste 22 kasu atzeman dituzte Gipuzkoako zahar etxeetan

Azken orduetan ez da beste egoiliarrik hil Gipuzkoako eta Bizkaiko adinekoen egoitzetan

Zahar etxeetarako zaintza duinak eskatzeko elkarreratzea. JON URBE / FOKU.
2020ko azaroaren 1a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Koronabirusa bereziki ari da erasaten adinekoen egoitzetan. Atzoko Gipuzkoako datuak ikusi besterik ez dago. Foru aldundiak jakinarazi zuenez, beste 22 kasu atzeman dituzte lurraldeko zahar etxeetan, gehienak (8) Donostiako Txara II egoitzan. Horrenbestez, gaur egun, 94 egoiliar daude positibo emanda, eta horietako hiru ospitaleratu behar izan dituzte.

Bestalde, aldundiaren hitzetan, ez da beste hildakorik izan azken orduetan, eta lau egoiliarrek gainditu dute gaitza. Abuztuaren 11tik, 43 egoiliar hil dira lurralde horretako zahar etxeetan.

Bizkaiko Foru Aldundiak ere atzo berritu zituen adinekoen egoitzetako datuak. 103 erabiltzaile daude positibo emanda, azken zenbaketan baino hiru gutxiago, eta hamalau egoiliarrek lortu dute gaitza gainditzea. Azken egunetan ez da inor hil.Guztira, 81 egoiliar hil dira Bizkaiko egoitzetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.