Baskoniak gaur ekingo die ACBko kanporaketei

2018ko maiatzaren 27a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Kirolbet Baskoniak ACBko titulurako final-laurdenetako kanporaketako lehen partida jokatuko du gaur, Buesa Arenan (18:30), Unicajaren aurka. Gasteizko taldea da faborito, eta, aurkariak denboraldi ona egin ez duen arren, hobe du ez erlaxatzea Unicaja Euroligako taldea baita. Kanporaketako bigarren partida asteartean jokatuko dute, Malagan, eta, hirugarrena beharko balitz, Gasteizen.

Baskoniak gaur ekingo dio sasoiaren azken txanpari, eta behin Euroligako jarduna bukatuta, garrantzitsuenari. ACB ligako azken jardunaldietan gogor egin du lan bigarren postuan bukatzeko, eta orain dagokio sari hori zukutzea. Lehen kanporaketan, baina, uste baino aurkari gogorragoa izango du, bai behintzat izenez. Unicajak zazpigarren bukatu du liga, baina bere jokalari multzoa gorago egoteko modukoa da.

Denboraldi honetan lau aldiz jokatu dute elkarren aurka bi taldeek, bi ACB ligan eta bi Euroligan, eta lauretan Baskonia gailendu da. Lautik hiru, baina, partida estuak izan dira. Pedro Martinezek jokalari guztiak erabili ahal izango ditu, luzaroan min hartuta egon ondoren Jayson Granger iragan astean itzuli baitzen taldera. Antolatzailea Unicajako jokalari ohia da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.