Datorren astean hasiko dira testak egiten arraunlariei

Hondarribiko eta Orioko ontziak, iaz, Bermeoko estropadan. L. JAUREGIALTZO / FOKU.
2020ko maiatzaren 17a
00:00
Entzun
ARRAUNA. Denboraldia egin ahal izateko TKEk landutako protokoloak aurrera segitzen du. Atzo bilera egin zuten TKE-ko ordezkariek, eta, horren ostean jakinarazi zutenez, datorren astean hasiko dira koronabirusaren testak egiten San Miguel Ligako eta Euskotren Ligako taldeetako arraunlariei. Test serologikoak izango dira, eta horri esker arraunlariek antigorputzak garatu dituzten jakingo dute. Hau da, birusarekin kontaktuan egon diren. Hilaren 30ean bilduko dira klubak, denboraldi hasierari buruzko azken erabakia hartzeko.

Bestalde, KAE eta ETE ligetako klubek idatziz bidali beharko dituzte sasoiari buruzko beren proposamenak. Bederatzi estropada egitea aurreikusten zuten, hiru eremu desberdinetan. Baina aukeren artean dago estropada kopurua hamabira igotzea, eta eremuak, laura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.