EHUko Medikuntza Fakultateko obrak eten egin dituzte

2022ko abuztuaren 13a
00:00
Entzun
BASAURI. Medikuntza ABEE aldi baterako enpresa elkarteak uko egin die EHU Euskal Herriko Unibertsitateak Bilbon izango duen Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea eraikitzeko obrei. Elkarteak jakinarazi duenez, kostuen gorakada dela-eta ezin ditu bere gain hartu lan horiek. EHUk 2021eko urriaren 15ean atera zituen lizitaziora eraikuntza lanak, 53,4 milioiko aurrekontuarekin. Construcciones Adolfo Sorbino SA, Altuna y Uria SA eta Cycasa Canteras y Construcciones SA aurkeztu ziren lehiaketara, eta adjudikazioa lortuz gero enpresa elkarte bat eratzeko konpromisoa hartu zuten guztiek. Unibertsitateko kontratazio mahaiak martxoaren 4an adjudikatu zuen kontratua, 53,3 milioi euroren truke. Uztailaren 28an, baina, adjudikaziodunek idatzi bat aurkeztu zuten kontratuari uko egitea galdegiteko. Izan ere, eraikuntza kostuak %20 igo dira eskaintza aurkeztu zutenetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.