Bercowk ez du onartu berriz bozkatzea 'brexit'-aren ituna

Ipar Irlandan, gaurtik aurrera legezkoak bilakatu dira abortua eta sexu bereko pertsonen arteko ezkontza

2019ko urriaren 22a
00:00
Entzun
LONDRES. John Bercow Komunen Ganberako presidenteak atzo ez zuen onartu Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak negoziatu duen

brexit-aren akordioa bigarrenez bozkaraztea.

Bercowk argudiatu zuenez, «errepikakorra eta nahasia» izango zitekeen hori egitea, diputatuek iragan larunbatean izan baitzuten testua bozkatzeko aukera. Egun horretan, Johnsonek Europako Batasunarekin adostu zuen ituna aurkeztu zuen parlamentuan, baina, hori aztertzeko denbora gutxi izan zutela kontuan hartuta, diputatuek akordioari buruzko bozketa atzeratzea onartu zuten. Horren xedea zen, besteak beste, lehen ministroa behartzea hirugarren atzerapena eskatzera. Hortaz, Johnson saiatuko da gaur eta bihar brexit-aren lege proiektua bozkarazten.

Ipar Irlandan, abortua eta sexu berekoen ezkontza legezkoa dira gaurtik aurrera. Baldintza bakarra zegoen aldaketa horiek gauzatzeko: bart 00:00etarako, Ipar Irlandan gobernurik ez osatzea —hala daude 2017ko urtarriletik—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.