Final-laurdenetan da Alemania, 3-0 irabazi eta gero

Lea Schueller. GILLAUME HORCAJUELO / EFE.
2019ko ekainaren 23a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Frantzian eta Bretainian jokatzen ari den Munduko Kopako final-laurdenetan da Alemania, atzo Nigeriari 3-0 irabazi eta gero. Alemaniarrak ziren faborito, eta ez zuten huts egin.

Beste behin ere eraginkortasunaren bidetik lortu zuten garaipena. Ez zuten joko ikusgarririk egin, baina ederki baliatu zituzten Nigeriak atzealdean egindako akatsak. Lehen 30 minutuetan bi gol egin zituzten Martina Voss-Tecklenburgen jokalariek. Lehena Poppek (20. min.) eta bestea Dabritzek penaltiz (27. min.) Baina azken txanpa arte Alemaniak ezin izan zuen lehia erabakita utzi, 83. minutuan sartu baitzuen Schuellerrek hirugarren gola.

Gaur final-zortzirenetako beste bi kanporaketa jokatuko dira. 17:30ean Ingalaterra eta Kamerun ariko dira nor baino nor gehiago.Lehebizikoek orain arte emandako irudi onari eutsi nahi diote; Kamerunek, aldiz, ezustekoa eman. 21:00etan, berriz, Frantziak eta Brasilek neurtuko dituzte indarrak. Ikusmin gehien sortu duen final-laurdena da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.